HIZKUNTZAK LANDU, KULTURAK ELKARTU

Badira urte batzuk inguruko eta urruneko lurralde desberdinetatik familia berriak etorri zaizkigula eta ondorioz eskolatze adinean dauden seme-alabak gure ikastetxeetan matrikulatu direla. Ikasle berri hauek beste herrialdeetatik etortzerakoan euren hizkuntza, kultura, erlijioa, ohiturak eta abar ekarri dituzte eta ekarri dizkigute. Hasieran, egoera hori horrela ikusirik, irakasleok urduritasuna sentitu genuen egonezina adieraziz; baina, zergatik? Faktore askoren artean nabaritzen ziren kezka nagusienen artean zeuden: beste hizkuntza erabiliz ez dugu elkar ulertzen, euskal ereduetan sartu ezkero euskaraz ikastea kostatuko zaie, gelaren dinamika desorekatzen da, dakarten ikasmaila ez dator bat gure gelakoarekin (hezkuntza sistema desberdina), ebaluazioa egiterakoan minimoetara ez dira helduko eta zer egin?

Eta ikasle berri hauen kezkak gure eskola komunitatera iritsi zirenean zeintzuk ziren? Gizaki bakoitzaren egoeran murgiltzea zaila izan arren, orokorrean nabarmentzen direnak izan daitezke: herri arrotza aurkitu dute, hizkuntza ezezaguna(k) entzuten ditu(zte), kultura desberdin(ar)ekin kontaktuan daude, familia egoera aldatu dela ikusi dute …

Egunak joan, egunak etorri, esperientziaren eskutik errekurtsoak bilatuz irakasleok berehala aurre egin diogu egoera honi. Harrera plan egokia kontuan izanik ikastetxeko hezkuntza komunitatearen sistemaren parte izateko eta integratzeko urratsak tentuz eman dira. Hizkuntza lantzeko egoera komunikatiboan oinarrituz, ikasleek ikastetxeko hizkuntzan lehen pausuak ematen dituzten heinean gure kultura transmititzen diegu: jolasak, kantak, bertsoak, ohiturak (Olentzero, Agate Deuna, txitxiburduntzi eguna …), antzerkiak, janaria, sinesmenak eta abar luzea.

Era berean, eskola komunitateko kideen ama-hizkuntzak baloratzeko ikasle berri(ar)en jatorriari buruz, hizkuntzari buruz eta kulturari buruz guk geuk ere gehiago ikasi dugu. Honetaz gain, etorkinen kopurua nahiko handia den ikastetxe batzutan “nazioarteko eguna/astea” antolatu da ikasleei-familiei harrera egiteko eta ikastetxean integratzeko.

Hasiera batean komunikaziorako oztopoa izan zitekeena, eta hortaz irakaskuntzarako, hizkuntza hurbiltzerako tresna bihurtu da eta kultur trukea erraztu du. Elkar ez ulertzeko hasierako beldurra zenetik aldaketa egiteko erronkara eramaten gaitu. Azkenean, hizkuntza alde bietako ibaiertzak lotzen dituen zubia bihurtu da eta gure inguruko eremu guztietara hurbiltzen gaituena.

Kontuan izanik hizkuntza mundua ikusteko eta ulertzeko era bitxia dela eta gaur egungo ikastetxeen errealitatea aldatuz joan dela, ikasle etorri berri hauei esker gure geletako kultur aniztasun honek inolako zalantzarik gabe aberastu gaitu; baita ere, aukera paregabea mundua beste era batera ikusteko eta ulertzeko.

Markos Bilbao
B05eko Hizkuntza Normalkuntzako aholkularia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s