Alabatxoa, erdu etxera mutu parau orduko!

Literatura ugari dago hezkuntza elebiduna eta eleanitzari buruz. Idatzi den gehiena irakaskuntzan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzearen aldekoa da. Ikertzaile askok hizkuntzen ikaskuntzak norbanakoaren garapenean duen eragina lantzen du, beste hainbatek irakas-sistema eleanitzaren antolamendua aztertu du, badaude baita ere osasuna eta hizkuntzen ikaskuntza lotzen dituztenak edota ekonomia eta hizkuntza politika.

Ez noakizue orain literatura horren laburpen bat egitera, ez baita hau horretarako lekua. Gaurkoan esperientzia eleanitza, jeneralizatu ezin dena, gutariko edonori gerta dakiokeena eta benetan gertatutakoa kontatzera natorkizue.

Bularretik euskara jasotako neskatxa gazte bat, herriko eskolan gazteleraz ikasketak egiten zebilena, nerabezaro hasierako udan Londonera joan zen ingelesa ikasteko asmotan. Berdin litzaiguke Parisera edo Moskura joan izan balitz. Hala zein hola, urrun joan zen, erbestera.

Bertan hila pare bat igaro ondoren, etxetik deitu zion amak. Ohikoak diren itaunak egin eta alabak egoerari eusten ziola ikusirik, amak ikasketagatik galdetu zion. “Zer, ingelesik egiten duzu?”. Eta alabak “Kia! Oraindik ez dut ezer ikasi!. Eta amak berriz, “Eta gazteleraz, egiten duzu?”, “Hemen ez dago norekin!” alabak. Ama, pentsakor gelditu zen segundo batzuetan eta holaxe bukatu omen zuen konbertsazioa:

Alabatxoa, erdu etxera mutu parau orduko!

Alabak, amaren aholkua ezjakintasunean oinarrituta zegoela pentsatuz, ez zion jaramonik egin. Handik urte batzuetara, ingelesa ikasitzat zeukanean, Berlinera joan zen alemana ikastera eta, hara non, Bertolt Brecht-en idazlan alegoriko bat ulertu nahian zebilela, esaldi honekin egin zuen topo: “…sie schweigen in ganz  verschiedenen Sprachen und können einander daher unmögligh verstehen”.

Ez zuen ulertzen. Hiztegiaz baliatuz hitzez hitz itzultzen ahalegindu zen. Ez zion zentzurik ikusten. Egunak joan, egunak etorri, esaldia bere buruan buelta eta jira zebilen. Halako batean, tranbian bere alboan zihoan adineko emakume bati galdetzea erabaki zuen eta aitaren batean argitu zuen bere zalantza:

“…hizkuntza askotan dihardute mutu, horregatik dute ezinezkoa elkar ulertzea…”.

Orduantxe gogoratu zituen alabak amaren hitzak eta berak emandako aholkuari zentzu osoa aurkitu zion: ikasi, hizkuntza asko ikas daitezke, baina jakitekotan elkar entzun, ulertu eta eragiteko gogoa behar da eta harremanetan erabili behar da. Erabili ezean, alferrik hainbeste ahalegin!

Amaren alabak

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s