Hizkuntzen Portfolio Europearra geure artean: hizkuntzaren gaitasunari buruzko kontzientzia lantzeko tresna interesgarria

Badira hainbat urte Portfolioaren oihartzuna ailegatzen hasi zitzaigula. Tresna hori bere ibilbidea egiten joan da gure artean eta zenbait ikastetxetan hasi dira erabiltzen.

Dakigunez Portfolioak aukera ematen digu ikasleek lortutako ikasketa baloratzeko, egindako jarduerak jaso eta gordetzeko zein hausnarketa sustatzeko. Azken aukera honetaz hitz egin nahi dizuet orain, bere potentzialtasunik handiena horretan datzala iruditzen baitzait.

Izan ere portfolioak aukera ematen digu

  • ikaslearen ekoizpen esanguratsuenen lagin ugari jasotzea
  • bere hizkuntza-jarduna baloratzeko adierazle zehatzak izateak  eta
  • denboran zehar jasotako laginak eta egindako ebaluazioak alderatu ahal izateak

Eta horrek ahalbidetzen digu:

  • Ikasleek bere ikasketa prozesua aztertzea eta nork bere aurrerabidea ikustea
  • Xede-hizkuntzan duen gaitasunaz ohartzea (hizkuntza horretan jarduteko gai dela sentitu daitezen)
  • Helburu berriak eta zehatzak beren buruei ezartzea

Beste era batera esanda hizkuntza ikasteko bidean, autoebaluazioa, hausnarketa eta autorregulazio prozesuak sustatzeko egokiera sortzen digu. Finean, ikasleak hizkuntza ikasteko prozesuaz gero eta kontzienteago eta, horrela, gero eta autonomoago izan daitezen.

Kontzientzia hau garatzen joatea bereziki garrantzitsu iruditzen zaigu gurea bezalako eskola egoera batean, non komunitateko ikasle asko eta asko eskolaren bidez bigarren hizkuntza ikasi eta bigarren hizkuntza horretan bere ikasketak burutzen ari den.

Halako egoeretan zaindu egin behar da ikasleak hiztun gisa duen autoirudia eta hizkuntza ikasle gisa duen autokonfiantza. Hori da, lortu egin behar dugu ikasleak sentitu dezala gai dela bigarren hizkuntza horretan ulertzeko eta adierazteko, eta ikus dezala gaitasun horretan aurrerapauso handiak eman dituela. Izan ere “lorpenaren motibazioa” aurrera egiten jarraitzeko euskarri nagusienetako bat da.

Horretan, agian, gabezia izan dugu azken urteotan, eta irakasteko eta zuzentzeko erabili ohi dugun zenbait metodok eta bidek, beharbada, gaitasun ezaren eta ezintasunaren irudia zabaldu eta etsipenera eraman dute ikasle asko.

Eta bukatzeko esan portfolioaren ekarpena bereziki aberatsa iruditzen zaigula ahozko adierazpenari (monologalari zein elkarreraginezkoari) dagokionez. Ahozko testuen laginak jasoz gero, testu horiek alderatzeko, aztertzeko eta hobetzeko lanak egiteko moduan izango gara. Ahozko elkarreragina lantzerakoan Portafolioaren erabileraz hitz egiten digu Cristina Escobarrek artikulu honetan. Egun, gainera, baliabide digitalek (grabagailu digitalek eta soinu-artxiboak editatzeko programek) nabarmen errazten digute ahozko testuak grabatzeko, aztertzeko eta zuzentzeko/aberasteko eginkizuna. Baliabide horiek esku-eskura ditugu; garbagailu digitalak oso merkeak eta erabilerrazak dira eta audacity programa (soinu-editorea) doakoa da (eskola 2.0. ordenagailuek dakarten softwarearen artean badago). E-plazara blogean topatuko duzue tresna horien erabilerari buruzko informazioa:

Iñaki Biain

Irungo Berritzeguneko HN Aholkularia

normalkuntza@jaizkibel.net

Anuncios

Una respuesta a “Hizkuntzen Portfolio Europearra geure artean: hizkuntzaren gaitasunari buruzko kontzientzia lantzeko tresna interesgarria

  1. Eskarrik asko Iñaki, hain interesgarria den artikulu hori idatzeagatik. Idei bat gehitzea gustatuko litzaidake: Porftolioaren erabilpena, erkidego honetan, hizkuntza desberdinen arteko loturak azpimarratzeko ere baliogarria izan da, ikastetxe guztietan bi edo hiru hizkuntza desberdinen irakasleek portfolioa abian jarri dute eta! Gur esperientziatin abiatuz, oso tresna eraginkorra izan da, ikasleentzat zein irakasleentzat, eta, nola ez, guretzat, aholkularientzat, ere.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s