Abestiez hizkuntzak ikasten dira

Hizkuntzak ikasteko baliabiderik baliotsuenetariko bat abestiak dira, eta hau da, hain zuzen, post honen mamia. Ondorengo lerroetan saiatuko naiz adierazten nola eta zergatik, nire ustez, kantak itzalezko altxorra dira hizkuntzak ikasi eta ikasten ditugunontzak.

Abestiak buruz ikastean hainbat egitura linguistiko barneratzen ditugu musikaz lagunduta. Askotan jatorrizko egiturak, hiztun onen hitzak –inork ez baitu egiten kanta bat ez badu hizkuntzarekiko grina eta kezka bere mezua adierazteko–. Beraz, erraz aurki ditzakegu hizkuntz eredu onak eta maila guztietakoak ikasle berrientzat zein goi mailakoentzat, umeentzako egokiak zein helduen gustukoak. Aldiz gehiago, ez zaigu zaila egingo mota orotako hizkuntza laginak eskuratzea: elkarrizketak, pasarte lirikoak, narrazioak, deskribapenak…; eta hizkuntza aldaera anitzak: dialektoak, jasoak, lagunartekoak… Eta hau guzti hau ahozkoan: ahoskera egokiaren eredu suertatzen dira kantak eta ahozko ulermena garatzeko lagungarriak dira.

Zergatik dira hain baliagarriak abestiak hizkuntza bat ikasten denean? Lehenik eta behin hizkuntza horren hiztun sentiarazten gaituztelako. Ezer gutxi jakinda ere, gure ahotsa barrutik senti dezakegu hizkuntza berri horretan. Norbere burua aditzeak –hitzak jariotasunez lotzen, musikaz lagunduta– benetako poza sortuko digu. Zalantzarik izan gabe, beldurrik gabe eta hitz-moteltasunik sentitu gabe esperimentatzen dugu beste hizkuntza bat gure baitan.

Eta, zergatik hurbiltzen gara abestietara, zergatik aukeratzen dugu agian zoriz aditu dugun kanta hori eta behin eta berriro entzun behar dugu, aspertu gabe, ikasi arte? eta buruz dakigunean, zergatik etortzen zaigu etengabe gogora? Sentimenduak barru barrura iristen direlako, uste dut nik. Abestiek emozioak transmititzen dizkigute eta horrela lotzen dira gure arimarekin. Bat batean, gure bizitzaren une jakin batean sentitzen edo bizitzen ari garena adierazten duen kanta batekin topo egin dezakegu, edo iraganeko oroimen bat gogora ekartzen duenarekin, edo gure desioen proiekzioa islatzen duenarekin. Abesti onak, poesiak diren heinean, gizakion oinarrizko sentimenduetatik jaiotzen dira, eta batean edo bestean gure errealitatearen edo subjektibitatearen zati batekin gurutzatzen dira bizitzaren bidean. Amodioa, desamodioa, naturarekiko miresmena, pasarte umoretsu bat, mendekua, heriotza, galera, jaia…..

Sentimenduak adieraztea ez da erraza gure gizartean, baina abestien bidez, beste baten hitz aproposak aurkitzen ditugu maiz. Hori nabaritzen badugu ikasten ari garen hizkuntza batean, zirrara berezi bat sartuko zaigu urdailetan.

Zer esanik ez, abestiez ikastea dibertigarria eta arina izan daiteke, azken finean kontua da abestien bidez ikastea.

Helbide honetan kantuen altxor bat topatuko duzue: http://www.youtube.com/user/txatxangorria

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s